Arratsaldez Berrizen egingo dan topaketan, erreferentzia taldea zer dan erakutsi gura jake bertaratutakoei “esperientziaren bidez”.
Aurkezpenaren ostean, partaideak mahaika banatuko dira; mahai bakotxean, laguntzaile batek sustatuko dau jarduera eta kopau bat eta trago bat hartzeko aukera izango dabe.
Arduradunek azaldu dabenez, “iparrorratzaren metafora erabiliko dogu fedearen askotariko bizipenen inguruan jarduteko. Iparrorratzak helmugara garoazan bide zuzenetik joten laguntzen deusku, beti iparra erakutsiz; era berean, bizitzan helburu eta balioak argi izatea lagungarri da eguneroko erronkei aurre egin eta ez galtzeko eta norabide zuzena daroagula ziurtatzen dau. Jainkoa da gure iparra”.
