22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 `Ingurune Seguruak´ Adin Txikikoen batzordearen material barria
20.11.2024

`Ingurune Seguruak´ Adin Txikikoen batzordearen material barria

Gaur, azaroak 20, Umeen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak, joan dan kurtsoan Deustuko Unibertsitateagaz batera egindako galdeketaren haritik, lagungarriak prestatu dabez inguru seguruak antzeman eta sustatzeari begira. Arduradunen esanetan, "erantzun 'egokiak' ezagutzera emoteko eta adin txikikoen babesaren inguruan kontzientzia sortzen jarraitzeko era da".

Gaur ospatzen da 1989.eko azaroaren 20an Nazino Batuen Batzar Nagusiak berretsi eban Umeen Eskubideen inguruko Hitzarmenaren 35. urteurrena.

Ingurune seguruak da agiriaren izenburua.

Adin txikikoen batzordea, `Protección de la infancia´ deritxon sariketan

Aita Santua eta Angel Gabilondo, Herri Babeslea izan ziran saria jaso ebenen artekoak, astelehen honetan Madrilen egin zan ekitaldian.

Gemma Escapa eta Maria Gomez, Adin txikikoen babeserako batzordekideak izan ziran ekitaldian Joseba Segura gotzainaren izenean.

Umeen babesa
Gemma Escapa eta María Gómez, Adin txikikoen batzordekideak Angel Gabilondogaz ekitaldi amaieran.

Aita Santuak bideo mezu bat bialdu eban saria eskertuz.

Umeen babesa
Ekitaldian Madrileko eta Iruña Tuterako artzapezpikuak izan ziran

Liturgia lagungarriak

Egunaren harira Liturgia sailetik lagungarri batzuk argitaratu dabez gaurko mezatarako. Abusuen biktimak gogoan hartzeko otoitza dago lagungarrietan.