24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Irailean abade egingo diran hiru abadegaiak, gogo-jardunetan
22.08.2024

Irailean abade egingo diran hiru abadegaiak, gogo-jardunetan

Irailaren 15etik aurrera hiru abade barri izango dira Bizkaian. Aurreko egunotan, Gorka Campos, Marco Antonio Muñoz eta Juan Reyero Xabierko santutegian dagoz euren burua prestatzen. Bihar amaituko dabez Getafeko Eleizbarrutiko abade dan Javier Siegristen gidaritzapean egiten ari diran gogo-jardunak.

Datorren hilaren 15ean, gero eta urriagoak diran egunetako bat bizi izango dogu Eleizbarrutian, hiru abadegai abade egingo dira-eta. Bilboko katedralean ospatuko da eleizkizuna arratsaldeko 18:00etan (hasiera baten, 19:00etarako jarrita egoan).

Egunotan, Juan, Gorka eta Marcok era berezian prestattzen dihardue euren bizitzako aldi barri honetarako. Zain dabez euren jardunleku izango diran parrokietako eleiztarrak. 

Diakonoak gogo-jardunetan
Irailean ordenatuko diran hiru abadegaiak gogo-jardunetan gidari daben abadeagaz

Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak Radio Popular-Herri Irratian eskainitako alkarrizketan adierazo ebanez, hiru abadegaiok abade egitean, Seminarioan Patxo Ateca eta Gaizka Egaña abadegaiak geratuko dira. Honeek, hain zuzen be, “aldi eratzailean dagoz, heziketa ibilbideko erdiko aldian”.

Egitasmoa datorren kurtsorako

Irailean hasiko dan kurtsoari begira, Seminarioan egitasmo barria garatuko da: bokazino-ibilbidea. Errektorearen esanetan, metodoa eskaini gura jake gazteei, “Jainkoak euren bizitzarako dauan borondateaz jabetu daitezan”. Zortzi saiotan -urrian, lehenengoa- askotariko bitartekoak emongo deutsiez gazteei.

Gogo-jardunak eta erromesaldia

Bihar amaituko dira Boadilla del Monteko parroko eta Errukiaren Kristo Santua parrokiaren bultzatzaile dan Javier Siegrist abadeak gidatutako gogo-jardunak.

Irailaren 2tik 6ra, abadegai guztiak erromes joango dira Montserratera

El 15 de septiembre tendrá lugar la ordenación presbiteral de Marco, Gorka y Juan.