22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Itsas prozesinoak emon deutse hasiera Bizkaiko zaindariaren omenezko ekitaldiei
14.08.2024

Itsas prozesinoak emon deutse hasiera Bizkaiko zaindariaren omenezko ekitaldiei

Begoñako Andra Mariaren eguna urriaren 11an ospatzen dan arren, bihar ospatuko dan Mariaren Zeruratzearen eguna be guztiz esanguratsua da Bizkaiko herritarrentzat. Gaur, ospakizunaren bezperan, Amatxuk Santurtziko kaleak zeharkatu ditu, itsasederra zeharkatu eta Bilboko San Nikolas parrokiara heldu aurretik. Arratsaldez, meza bi ospatuko dira Begoñako basilikan, 18:00 eta 19:00etan. Eleiza gau osoan zabalik izango da, Begoñako Kofradiaren laguntzari esker. 

Begoñako Kofradiak IV. urtez jarraian antolatu dau Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa. Eguna euritan argitu bada be, lagun askok parte hartu dau ekitaldian. Santurtziko Gorka Deuna parrokian emon jako hasiera, Miguel Vera abadea buru egin dan ospakizunagaz. Idudia kalez kale eroan dabe prozesinoan eta, ondoren, ontziratu egin da.

Ibilbidean, une berezia izan da, hain zuzen be, Salbe zubiaren azpian “Salve Regina” abestu  dabenean. Zeinu horren bitartez, marinelen usadio zaharra barriro bizi izan da, izan be, etxera onez heltzean, esker ona adierazoteko errezatzen eben salbea itsasadarrean gora etozala, Begoñako santutegia ikusten ebenean.

Santutegia gau osoan zabalik izango da, Begoñako Kofradiako kideek zainduta. Beraz, feededunek goizaldeko isiltasunean Amatxu begiesteko eta berari errezatzeko aukera izango dabe, goieko 4.00etan ospatuko dan eguneko lehenengo mezan batuko izango dan jente-pilaketaren aurretik. 

Ordu batetik aurrera, Begoñako Kofradiako kide bik Zeruratzearen bederatziurreneko -laburpena, Santutegiko arduradunek 2013an euskeraz eta gaztelaniaz argitaratutakoa- testuak irakurriko dabez.

Ordu laurdenetik ordu laurdenera, Bederatziurreneko egun bati dagokiona irakurriko da, goizaldeko 3:00etan bederatzi egunak bete arte. Santutegia egun osoan, baita bazkalorduan be, zabalik izango da abuztuaren 15ean.

Bizkaiko zenbait lekutatik, esate baterako Bermeotik, taldeka atarako dira oinez Bilboraino joan eta, gura dabenek, 4:00etan ospatuko dan goizeko lehenengo mezan parte hartzeko. 

Procesión con la Amatxu por las calles de Santurtzi esta mañana