14-03-2025 Viernes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?
13.03.2025

Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?

"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".

Honan zehazten da proposamena:

PAZKO IBILTARIA I (2010ean jaiotakoak)

Goizez ibilbide zirkularrean bide egingo dabe eta arratsaldez egun santu bakotxaren senean sakonduko dabe. 

Lekua: Mesedetakoen ikastetxea (Gernika).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 50 €

PAZKO IBILTARIA II (2009an jaiotakoak)

Goizez ibilbide zirkularrean bide egingo dabe eta arratsaldez egun santu bakotxaren senean sakonduko dabe.

Lekua: San Fidel ikastola (Gernika).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 50 €

ZERBITZURAKO PAZKOA (2008an jaiotakoak)

Goizez, ahuleziaz eta bazterkeriaz bustitako eremura hurretatuko dira Caritas edo antzeko erakundeen edo egoitzen egitasmoen bidezko zerbitzuzko jardueretan. Arratsaldez, bizi izandako esperientzian eta egunaren senean sakonduko dabe eta eguneko liturgia ospatuko da.

Lekua: Begoñazpi ikastola (Bilbao).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 50 €

BATEGITEAREN PAZKOA (2007an jaiotakoak)

Norbere esperientziatik eta azaleratzen diran sentimentuetatik egun bakotxaren edukian sakontzeko aukera.

Lekua: Begoñazpi ikastola (Bilbao).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 50 €

PAZKOA 18-25 URTEKOENTZAT

Norbere bizipenetik egun bakotxaren edukian sakontzeko aukera Berrizen.

Lekua: Maturana aterpetxea (Berriz).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 50 €

PAZKOA 25 URTETIK GORAKOENTZAT

Pazkoa otoitz giroan, isiltasunean, beste batzukaz bat eginda eta izadiagazko hartu-emonean bizi eta ospatu eta mundura zabaltzeko.

Lekua: Barnezabal gogarte etxea (Berriz-BMM).

Apirilaren 16tik 20ra.

Prezioa: 130 €

IZENA EMOTEKO BIDEAK:

Zalantzak eta argibideak

infanciajuventud3@bizkeliza.org

Antolatzaileek eskerrak emon gura deutsez EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareari kudeaketan erraztasunak emoteagaitik eta euren ikastetxeak eskaintzeagaitik, Gernikako mesedeetakoei pazko ibiltarietan abegi egiteagaitik eta “Berrizko Mesedetako Misiolariei euren konpromiso eta laguntzagaitik”.