22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Javier Ciruelo abadea hil da
18.10.2024

Javier Ciruelo abadea hil da

Atzo -urriak 17, eguena, 62 urte bete ebazan egunean, Francisco Javier Ciruelo San Juan Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, urriak 21, ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Asisko San Frantzisko ("Quinta parroquia") parrokian ospatuko da. 

Javier Ciruelo Bilbon jaio zan 1962ko urriaren 17an. 1933ko martxoaren 20an egin zan abade Cuencan, eta hemen jardun eban pastoralgintzan denporaldi batez, 90eko hamarkadan Bilbora itzuli zan arte, gurasoak zantzeko.

Bilbora itzulita, Olabeagako parroko izendatu eben eta Kurutze Gorriko eta Basurtuko ospitaleko kapilau be izan zan, baina osasun-arazo larri baten eraginez, ardura horreek itzi egin ebazan. 

Hainbat urte emon ebazan San Bizente abade-etxean Ascen amagaz; oraintsu hil da ama eta hari estu lotuta egon da beti. 

Goian bego!

Javier Ciruelo, junto a su madre Ascen, en la celebración de sus Bodas de Plata sacerdotales.