14-03-2025 Viernes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Joxan Goikoetxea soinujolea, ‘Carmelo Etxenagusia’ ohorezko aitamenean
13.03.2025

Joxan Goikoetxea soinujolea, ‘Carmelo Etxenagusia’ ohorezko aitamenean

Martxoaren 20an ospatuko da  'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenaren IV. ekitaldia. BBK aretoan goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, honeek jasoko dabe ohorezko aitamena: Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juan Vicente Gallastegi, Jose Luis Iza eta Jose Mari Rementeria (hil osteko aitamena) abadeek osotutako 'Euskal baliabideak' taldeak; Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) eta Antonio Linaza abadeak. Joan gura daben guztiek parte hartu leikie, leku guztiak bete arte. Joxan Goikoetxea soinujoleak girotuko dau saioa. Izena emoteko: hemen.

IV. ekitaldi honetan autorpena jasoko daben lagun guztiek lotura zuzena dabe euskeragaz eta euskal kulturagaz. Hain zuzen be, gotzaina buru dala egingo dan ohorezko aitamenen banaketarako ekitaldia Euskaraldia dalakoaren hasierako egunean izango da. Hori dala-eta, Joxan Goikoetxea musikari, musikagile eta ekoizleak beren-beregi egun horretarako prestatutako piezak joko ditu, euskerazko musika liturgikoa be nabarmenduko daualarik. 

`Euskal baliabideak´, fedea eta liturgia euskeraz

Aurton, lehenengo aldiz emongo jako ‘Carmelo Etxenagusia’ ohorezko aitamena talde bati, hain zuzen be “Euskal baliabideak” taldeari euskerazko liturgian eta kulturan egindako ekarpenagaitik. 1992an sortu zan taldeak ardura horregaz jarraitzen dau gaur egun be.

Alkarren Barri aldizkariak eta Bizkaia Irratiak antolatu eben mahai-inguruan, taldeko kideek eleizbarrutiari eta gizarteari, liturgia lagungarriak itzuliz eta landuz, eskaintzen deutsen zerbitzuaren inguruan jardun eben.  los miembros actuales del equipo dialogaron en torno al servicio que prestan a la diócesis y a la sociedad a través de la traducción y elaboración de material litúrgico en euskera.

`Euskal Baliabideak taldea´ en la mesa redonda organizada por la revista diocesana y Bizkaia Irratia

Antonio Linaza, fedea eta euskerazko liturgia musikaren sustapena

Antonio Linaza abadeak be jasoko dau Bilboko eleizbarrutiaren autorpena. 1964an egin zan abade, eleizbarrutiko Seminarioko prefektu eta musika-irakasle izan zan. Liturgiako musikarako eleizbarruti arteko batzordeko kide eraginkor, liturgia girotzeko hainbat kantutegi argitaratu dau. Gainera, 1985tik hasita, domekaz ETBan euskeraz emoten diran mezen koordinatzaile, gidoilari eta aurkezle izan da.

Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia, fedea eta komunikazinoa euskarazera

Juan María Iraolagoitiak hil osteko ohorezko aitamena jasoko dau Bizkaian euserazko irratigintzan egindako lanagaitik. Bere emazte Inmaculada Gallastegi izan zan Bizkaiko irrati baten euskeraz jardun eban lehenengo esataria. Orduan Bilboko gotzain laguntzaile zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak eskatuta irratia itzi eta gotzainen idazkari lez jardun izan dau 35 urtez. Gaur egun, Begoñako alkartean euskeraz ospatzen diran mezetan laguntzen dau. 

Joxan Goikoetxea, en una actuación anterior