07-04-2025 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Katekesiko familien urteko batzarra Algortan
07.04.2025

Katekesiko familien urteko batzarra Algortan

Beste urte batez, Garizumako 5. domekaz, katekesiko familiek urteko topaketa izan eben Algortan, hain zuzen be, Tourseko San Martin parrokian.

Harrera eta aurkespenaren ostean, hainbat jarduera izan zan familientzat eta jolasak umeentzat. Eskubeltz Algortako eskaut taldea arduratu zan horreen antolaketaz eta gurasoek “world kafe” erara solasean jarduteko aukera izan eben. 

Familien topaketa Algortan

Hainbat konturen inguruan berba egin eben: Zelan hezten doguz gure seme eta alabak askotariko balioetan (bakea, doakotasuna, fedea, maitasuna, ekologia, norbere buruaren zaintza…)? Ze arazo izaten dogu? Zelan lagundu geinke katekesitik? Gero, Eukaristia ospatu eben, Iñaki Loinaz buru zala.

Amaieran, familien ekarpenak batera jarri ebezan.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: