14-08-2024 Miércoles, XIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Klaratarren Bizkaiko alkarte biek eleiztarrakaz ospatuko dabe euren eguna
09.08.2024

Klaratarren Bizkaiko alkarte biek eleiztarrakaz ospatuko dabe euren eguna

Datorren domekaz, abuztuak 11, Asisko Santa Klara monja frantziskotar edo klaratarren fundatzailearen eguna ospatuko da. Bizkaian, klaratarren Gernikako komentua itxi ondoren, lurraldeko komentu bitan eusten deutse bizirik italiar santaren garrari, hain zuzen be, Basurtuko klaratar kaputxinoek eta Durangoko klaratarrek. Hauxe da, gainera, klausurako komunidaderik jentetsuena, 14 monja bizi dira-eta bertan. 

Durango eta Basurtuko monja klaratarrek eleiztarrakaz batera ospatuko dabezan Eukaristietan gogoratuko dabe domekaz Santa Klara.

Basurtuko klaratar kaputxinoek eguerdiko 12:00etan ospatuko dabe Eukaristia, Domingo Año fraile kaputxinoa buru dala. Monjek gozogintzan dihardue egunotan be eta ordutegi honetan erosi daitekez gozokiak:

Astelehenetik zapatura:: 10:00 – 15:00 eta 16:30 – 19:00.
Domeka eta jaiegunetan: 11:15 – 15:00 eta 16:30 – 19:00.

Eskariak telefonoz (94 427 13 03), whatsappez (632 85 92 58), web orrialdearen bidez (formularioa) y emailez (capuchinasdebasurto@gmail.com) egin daitekez. Gozogintzako lantegian bertan jaso daitekez eskariak edo etxera be bialtzen dabez.

Durangon, Alex Alonso lurraldeko bikarioa buru dala goizeko 9:00etan ospatuko dan Eukaristiaren ostean, kurutzedun opiltxoak banatuko dabez. Olatz Arruti Santa Isabel eta Paduko San Antonio monasterioko monja klaratarrak azaldu dauanez, “gure esker ona adierazo gura deutsagu Arriaundi okindegiko Maribeli, urtez urte lantegia eskainiz ehunka opil oparitzen deusku-eta”. Aurton, gainera, Santa Klara eguna domekaz ospatuko danez, sekula baino opil gehiago egingo dabe.

Durangoko komunidadea, jentetsuena

Monja klaratarren Durangoko klausurako komunidadea da Bizkaiko jentetsuena. Hain zuzen be, joan dan maiatzaren 26an, bertan ospatu zan, gotzaina buru zala, kontenplazinozko ordenen lehenengo ekitaldi bateratua. Beloradoko kasua une gorenean zala, monjek honen inguruko kezkak azaldu eutsezan On Joseba Segura gotzainari. 

Kontenplazinozko ordenen topaketa 24
Gotzaina kontenplazinozko ordenen lehenengo ekitaldi bateratuan, joan dan maiatzaren 26an, Durangon.
Las clarisas de Durango repartirán los panecillos bendecidos