22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Klausurako monja eta monjeek alkarragaz ospatuko dabe eguna
25.05.2024

Klausurako monja eta monjeek alkarragaz ospatuko dabe eguna

Bihar -maiatzak 26, domeka- Eleizak Hirutasun Guztiz Santuaren Eguna ospatuko dau eta, egun horretan ohikoa danez, 'Pro Orantibus' jardunaldia, aurton, "Zure aurpegia begietsiz, esan daigun: Egin bedi zure nahia!" goiburuaren haritik. 

Bihar Pro Orantibus, klausurakoen eguna ospatzen dau Eleizeak. Lehenengoz alkartuko dira guztiak ospakizun bateratuan. Durangoko klaratarretan alkartean 14 monja bizi dira eta bertan izango da ospakizuna.

Beloradoko komentuko monjen auzia azaleratu baino lehenago programatutako ekitaldi hau lehenengo aldiz egingo da. Beraz, izaera berezia izango dau. 

Bilboko Elizbarrutiko monastegi eta komentuak

  • Zabalbideko agustindarrak: 11 monua, 6k betiereko botoak eginda babez eta 5 nobiziogai dira.

  • Kontzepzionistak: 3 monja, 3rak betiereko botoak eginda.

  • Pasiotarrak: 7 monja, 7rak betiereko botoak eginda.

  • Basurtuko kaputxinoak: 8 monja, 7 betiereko botoak eginda eta 1 nobizia.

  • Getxoko karmeldarrak: 8 monja, 8rak betiereko botoak eginda.

  • Lañomendiko mesedetakoak: 8 monja, 8rak betiereko botoak eginda.

  • Durangoko klaratarrak: 14 monja, guztiak betiereko botoak eginda.

  • Lekeitioko domingotarrak: 9 monja, 7 betiereko botoak egindakoak eta 2 aldi baterako botoakaz.

  • Lekeitioko domingotarrak: Joskintza eta tartak

  • Agustinas Lekeitio: 7 monjas de votos perpetuos (Reparan redes)

  • Zaldibarko kalmerdarrak: 8 monja, 8rak betiereko botoak egindakoak. 

  • Ziortzako zistertarrak: 6 monje

Monastegietako Idazkaritzako mezua

Ernesto Bilbao, da arlo honetako arduraduna Eleizbarrutian. Eguna ospatzeko konbitea luzatzeaz gain, monja eta monjeen “itsasargi” zeregina azpimarratzen dau Alkarren Barri aldizkarian argitaratutako mezuan.