22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kurtsoko azken aldizkaria
01.06.2024

Kurtsoko azken aldizkaria

Bilboko Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan aldizkariaren 10 ale argitaratzen dira urtean. Alkarren Barri - Comunicación aldizkaria euskarri multimedian argitaratu da gaur eta laser izango da harpidedunen etxeetan. Agerkariaren 304. alearen azala, oporrez gozatzeko eta berde koloreko kurutzearen irudia dauan ametsen liburua zabaltzeko deia da.

Aldizkariaren kurtsoko azken alean, Bizkaiko Eleizaren inguruko gaurkotasunezko gaiak jasoten dira. Gotzainak, hasieran, monasterioetako bizitzaren balioa azpimarratu dau, egunotan bereziki Beloradoko klaratarren kontua dala-eta agertzen badira be komunikabide guztietan.

Hain zuzen be, Durangoko klaratarren komentuan ospatu zan kontenplazinozko bizieraren I. topaketa, ‘Pro Orantibus’ eguna. Han batu ziran Bizkaiko bost monasteriotako monjak, poz eta ospakizunean bat eginez. Gotzainak egin eban homiliagaz batera agertzen dan argazkian, monjak agertzen dira On Joseba Segura gotzainagaz solasean.

Beste hainbat gai

Herri indigena baten (Vecunia) bila Begoñako basilikan egingo dan indusketa arkeologikoa be luze eta zabal jasoten da aldizkarian. San Antonio egunaren ostean hasiko diran errogatibak eta Urkiolako jaiaren inguruan antolatutako liturgia eta herri ekitaldiak be aitatu dira aldizkarian.

Besteak beste, kontu honeek be nabarmendu dira kurtsoko azken agerkarian: autorpena Eleizbarrutiko hainbat pertsona eta erakunderi, Caritas Bizkaia erakundearen kanpaina Gorpuzti Egunari lotuta, eta Lekeitioko organoa konpontzeko lanak. Ministerio ordenatuari dagokionez, ohiko sailaz gainera, maiatzaren 23an ospatu ziran abadegintzen urteurrenen ingurukoak jaso dira.

Laguntzaileak

CONFERen (lekaime eta lekaideen erakundea), Eleizbarrutiko liburutegiko Jaime Lopez Eguilazen eta Jesus Llarena Liturgiarako ordezkaritzako arduradunaren artikuluak be irakurri daitekez ekaineko ale honetan.