01-04-2025 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Laguntza psikosoziala eskaintzeko leku barria Gernikaldean
29.03.2025

Laguntza psikosoziala eskaintzeko leku barria Gernikaldean

Apiriletik aurrera Gernikaldean laguntza psikosoziala behar daben lagunek arreta toki barria izango dabe Andra Mari parrokiako lokaletan. Gernikaldeko Pastoral Barrutiak eta Lagungo Fundazioak izenpetutako akorduaren frutua da. 

Gernikaldeko Pastoral Barrutiak Lagungo Fundazioagaz izenpetutako komenioaren arabera terapia psikosoziala emongo jake beharrizana daben pertsona eta familiei

Aste honetan inaugurau eta bedeinkatu da harrera leku barria. Andra Mari parrokiaren lokaletan dago.

Eleizbarrutiko Fundazinoak astelehenetan 10etatik 13etara eta eguenetan, 16etatik 19etara eskainiko dau arreta.

Egoeraren azterketaren emaitza

Pastoral Barrutiaren blog-ean azaltzen danez, ekimena orain urte bete baino gehiago hasitako hausnarketa baten emaitza da. “Egoera aztertu zan, Lagungo Fundazioaren arduradunekin alkarrizketak egin ziran, ministeritza taldeak onartu eban proiektua eta lokala egokitu zan”.

Fundación Lagungo en Gernikaldea