Irailaren 8an, Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatzen da Pobeñan. Aurreko egunetan -5, 6 eta 7-, hirrurrena ospatzen dabe 19:00etan, ermitan.
Irailaren 8an, domekaz, goizeko seietan ospatuko da lehenengo Eukaristia (7:00, 8:00, 9:00, 10:00 eta 11:00etan be ospatuko dira. Ermitan azken meza ospatu ondoren, 11:30ak inguruan, prozesinoan atarako dira, gotzaina buru dala, Amabirjinagaz Pobeñako Bariko San Nikolas parrokiarantz. Hemen, Meza Nagusia ospatuko da On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Irailaren 8ko jaiaz gainera, Pobeñako ermitan badira Amabirjinaren omenez ospatzen diran beste egun batzuk be: Azaroaren 8an, Laguntzako Andra Mari eguna eta ekainaren 27an, Betiereko Laguntzako Andra Mari eguna.
Urriaren lehenengo asteburuan (hilak 6, domeka), bere ohiko lekura, ermitara, eroango dabe barriro Amabirjinaren irudia eta hantxe egongo da datorren urteko Laguntzako Andra Mariaren egunera arte.