03-03-2025 Lunes, VIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lekukotasunen mahaia Misinoen kanpainan
03.03.2025

Lekukotasunen mahaia Misinoen kanpainan

Euskal eleizbarrutietako Misinoen kanpaina martxan da. Hegoaldeko ahotsek euren lekukotasuna emoten dihardue eta martxoaren 16an ospatuko da eleizkizun nagusia. Gainera, bihar -otsailak 4, martitzena-, esperientzien mahaia egingo da Barrian (Plaza Barria, 4-1.), 18:30etan, honeen partaidetzagaz: Consuelo Pillajo, Alberto Mínguez, Judith Pereda, Aitor Esteban, Jaione Lopez eta Esti Duran.

Aitor Esteban, eleizbarrutiko abadea da eta misiolari izan zan El Salvadorren hiru urtez eta Trujillo Garaia-Perun hamabost urtez.

Consuelo Pillajo, Ekuadorreko monja marianita da eta misiolari Kaikor-Kenyan.

Judith Pereda, laikoa, misiolaria Ekuadorreko Los Riosen hiru urtez, Zubietxe alkartean lan egiten dau.

Jaione Lopez laikoa, 2023tik misiolari da Quezon City-Filipinak.

Alberto Minguez laikoak Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin eta udako esperientzia bizi izan eban Riobamban. Fiare, Banca etikoan lan egiten dau.

Esti Duran pastoral mandatudun laikoa da. Ipar-hegoaldea ikastaroa egin eban eta udako esperientzia Kaikor-Kenyan.

Gainera, kanpainan, Consuelo Pillajo monja marianitak eta Filipinetan misiolari dan Miguel Angel Remirezek euren lekukotasuna emongo dabe hainbat parrokiatan. 

Gehiago jakiteko: hemen.