25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
18.09.2024

Maite Valdivieso

Otsailaren 16tik 18ra, Weezemalen (Belgika) ospatu zan Kristau Langileen Europako Mobimentuko (MTCE) europar koordinazinorako urteko taldearen batzarra. Mobimentu honeetako ordezkariak batu ginan: ACO Frantzia, HOAC, ACO Espainia, KAB Hego Tirola, LOC Portugal, CTC Suitza, y MMTCko presidenteetako bat.

Hango eta hemengo mobimentuok zelan lan egiten dogun ezagutu ondoren, 2023ko irailean Bartzelonan egin ziran mintegi eta batzar nagusia baloratu ziran eta hurrengoa antolatzeko proposamenak aurkeztu. 2024ko mintegi-batzarra Munichen izango da irailaren 19tik 22ra. MMTC eta MMCE erakundeen arteko hartu-emona be aztertu zan.

Europar hauteskundeen inguruan be jardun eben, arduratuta dagoz-eta Europaren etorkizunagaz, populismoen hedapena handia da-eta. Kristau langileen mobimentu lez, botoa emotea dauan garrantzia ikusarazotea da gure erantzukizuna.

MTCEan, kezka handia da, ez dago-eta erreleborik karguetan: presidentea, koordinatzailea, kontsiliarioa eta diruzaina. Iraileko batzar nagusian presidentea, koordinatzailea eta kontsiliarioa aldatu behar dira eta guztion erantzukizuna da erreleboa ziurtatzea, horren menpe dago-eta erakundearen etorkizuna.

Maite Valdivieso