23-01-2025 Jueves, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mariaren Leginoak antolatutako erretiroa, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta
23.01.2025

Mariaren Leginoak antolatutako erretiroa, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta

Mariaren Leginoa mobimentuak antolatuta, erretiroa ospatuko da gaur arratsaldeko seietan bere egoitzan (Kapelutegi 12, 1.-ezker, Bilboko Zazpikaleak), militante izan ala ez, parte hartu gura daben guztientzat zabalik. Alfonso Lamberen inguruan hausnartuko dabe eta Hitzaren ospakizuna be egingo da. 

Alfonso Lambe (Alfie lez ezagutzen dana), Tullamoren (Irlanda) jaio zan 1932an. 14 urtegaz sartu zan nobizio La Salleko Anaien Institutuan. Gaixo egon ondoren, urten egin zan La Salletik eta beranduago Mariaren Leginoan sartu zan. Bere esanetan, hauxe izan zan bere “bidea, irrika eta altara”.

Alfonso Lambe

Gaur arratsaldez, Bilboko Mariaren Leginoak gizon hau gogoratuko dau. Hain zuzen be, 19 urte ebazala izendatu eben mobimentuaren ordezkari Irlandako sekzino guztiak ikuskatzeko eta laguntzeko. 1953an, Hego Amerikara bialdu eben. “Ez esan sekula ez”, izan zan bere lema.

Mariaren Leginoa

Andra Mariari buruzko mobimentu katoliko internazionala da. Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban 1921eko irailaren 7an.

Mobimentua sortu eta berehala heldu zan Mariaren Leginoa Bilbora, hain zuzen be berrogeta hamarreko hamarkadan, Pacita Santos filipinarraren eta Jose Manuel Apellaniz Eleizbarrutiko abadearen eskutik.

Gaur egun, hainbat talde dago beste hainbat lekutan; boluntario lana egiten dabe astero, ahuleziazko egoeran dagozanei lagun eginez.