25-12-2024 Natividad del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Mariaren Legioa’ boluntarioen mobimentuaren deia bere erretiroan parte hartzeko
21.11.2024

‘Mariaren Legioa’ boluntarioen mobimentuaren deia bere erretiroan parte hartzeko

Erretiroa ospatuko da gaur arratsaldeko seietan Mariaren Legioa mobimentuaren lokaletan (Sombrereria, 12. 1. ezk., Bilboko Alde Zaharrean). Ekitaldi irekia da eta mobimentuko kid ez diranek be parte hartu leikie. Frank Duff euren fundatzailearen inguruko saioa izango da eta Hitzaren ospakizuna be egingo dabe.

‘Mariaren Legioa’, andra Mariari buruzko mobimentu internazionala da eta Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban 1921eko irailaren 7an.

Berrogeta hamarreko hamarkadan, hain zuzen be Eleizbarrutia sortu zanean, heldu zan Mariaren Legioa mobimentua Bilbora, Pacita Santos filipinarraren eta Jose Manuel Apellaniz Eleizbarrutiko abadearen eskutik. Gaur egun, Eleizbarrutiko hainbat lekutan dagoz astero boluntario-lana egiten daben pertsonez osotutako taldeak.

Frank Duff

Mariaren Legioa sortu eban Frank Duffen inguruan egingo dabe arratsaldeko ekitaldia. Duffek bere herrialdeko finantza-ministerioan lan egin eban; “Paduleko San Bizente Biltzarreko” kide zanez, Dublineko familia pobreak bisitatzen ebazan. Erreferente izan zan laikoen apostolutzan eta fede autortza, espiritualtasun eta baztertuenganako arduragaitik nabarmendu zan bere bizitzan.

Mariaren Legioa mundu-mailako mobimentua da. 1928an, fundatzaileak gidaliburua idazi eban eta prostituten bihurtzean laguntzea izan zan bere lehenengo eginkizunetako bat. Lehenengo etxearen izena, “Andra Maria” izan zan. 1927ko martxoaren 25ean zabaldu eban bigarren aterpetxea, kasu honetan abandonatutako gizonentzat, “Goizeko Izarra” deituragaz. Hiru urteren buruan, “Regina Coeli” etxea zabaldu zan bakarrik egozan eta bitarteko urriak ebezan emakumeentzat. Legioa bizkor hedatu zan mundu osoan. 

Frank Duff, fundador de Legión de María.