14-01-2025 Martes, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mesedetako monjek 400 urte daroez Gernikan
13.01.2025

Mesedetako monjek 400 urte daroez Gernikan

Asteburuan, Gernikako mesedetako monjen komentuan jaia ospatu dabe, 400 urte bete dira-eta monjak herrira (orduan Ajangiz) heldu ziranetik, hain zuzen be 1625eko urtarrilaren 8an. Zapatuz, meza ospatu zan mesedetako alkarteko ahizten, senideen eta ongileen alde eta, ondoren, berbaldia izan zan, komentuaren historiari buruz, Alberto Iturrarte Martinezen eskutik eta kontzertua Gernikako Andra Mari korala protagonista zala. Atzoko egunez -domeka-, Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpiku eta mesedetako frailea buru izan zan esker oneko Mezan. 

https://youtu.be/CaAw_9-TlG4?feature=shared
Gernikako Mesedetako monjak

Errenteriako (Gernika) mesedetako monjen ardurapean dagoan San Bartolome eleiza 1650 inguruan eraiki eben. Eleizak kanoikadak jasan ebazan lehenengo karlistadan eta hainbat bonbak egin eban eztanda ortuetan, bonbardaketan. Monjak, gaur egun, eleizaz arduratzen dira eta ikastetxea daukie 300 ikasle ingurugaz.

Gernikako Mesedetako monjak
Iruñako artzapezpikua izan zan buru Errenteriako San Bartolome parrokian ospatu zan Eukaristian

Mezaren ostean, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak esker ona adierazoteaz batera, orpari txiki bat egin eutsan mesedetako alkarteari. 

Imagen tras la celebración de ayer domingo, presidida por el arzobispo de Pamplona, Florencio Roselló