12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Miguel Ramon Vigurik adimen artifizialari buruzko berbaldia eskainiko dau bihar, Santutxun
10.03.2025

Miguel Ramon Vigurik adimen artifizialari buruzko berbaldia eskainiko dau bihar, Santutxun

Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) Bidari alkarteak eta Gizarte aretoak antolartua, Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko irakasleak "Adimen artifizialaren eragin etikoak bardintasunean eta zuzentasunean" berbaldia eskainiko dau bihar -martxoak 11, martitzena-, Santutxuko Begoñako Andra Mari ikastetxeko areto nagusian (sarrera Aita  Pernet kaletik), arratsaldeko zazpiak eta erdietan.

Miguel Ramon Vigurik behin baino gehiagotan idatzi ditu artikuluaka “Alkarren Barri/Comunicación” aldizkarirako. Zientziaren eta fedearen arteko loturari buruzko zenbait idazki berreskuratuko dogu: hemen