“Pauline Jaricot” sariak
Barikuz, Aita Santuaren ardurapeko Egintzak (OMP) erakundeak “Pauline Jaricot dohatsua” eta “Paolo Manna doatsua” misino-sariak banatu ebazan Madrilen. Bernardito Auza Aita Santuaren Nuntzioak eta On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidenteak parte hartu eben ekitaldian.
Cabo Verden misiolari gurtzaile dan eta sexu gehiegikerien biktima diran emakume eta gaztetxoei laguntzen deutsen Milagros Garciak eta Radio Maria irratiak jaso ebezan hirugarren ekitaldiko sariak.
Gehiago jakiteko: hemen
Ikastetxeetan
Astean zehar, hainbat gaztek, Ipar-Hegoaldea ikastaroa amaitu ondoren, udan bizi izan daben misino-esperientziaren lekukotasuna eskaini dabe Bizkaiko zenbait ikastetxetan.
Ipar-hegoaldea
Zapatuz ospatu zan Ipar-Hegoaldea ikastaroaren ekitaldi barriko lehenengo saioa. Asier Arcos EHUko Ekonomia-irakasleak gidatu eban saio hori.
Eukaristia katedralean, bijilia Ermuan eta ibilaldi solidarioa Torre Urizarren
Jarduera gehienak asteburuan izan dira. Barikuz, afari solidarioa berreskuratu eben San Adrian parrokian; zapatuz, bijilia ospatu zan Ermuan, DOMUND egunaren inguruan eta atzo Eukaristia ospatu zan katedralean eta San Adrian parrokian ospatu zan familia Eukaristiagaz amaitu zan ibilaldi solidarioaren laugarren ekitaldia Torre Urizarren.
Bafoussametik (Kamerun)
Jose Angel Agirre Mendatako misiolariak bideo hau bialdu dau Kamerunetik, lehenengo jaunartzea ospatu daben umeen eta euren senideen zeinu solidarioa eskertuz.
Angel Sagarminaga «el hombre del DOMUND» dalakoari buruzko bideo-dokumentala
Gainera, oraintsu aurkeztu da Misinoetarako Gasteizko Eleizbarrutiko Ordezkaritzak prestatutako “Sagarmínaga, el hombre del Domund” bideo-dokumentala.