22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nobizia barri bi Santa Monika klausurako komentuan
28.08.2024

Nobizia barri bi Santa Monika klausurako komentuan

Gaur, San Agustin eguna, Begoñako Santa Monika komentuko monja agustindarrek Eukaristia berezia ospatuko dabe. Zazpietan izango da eta gura daben eleiztar guztiek ateak zabalik izango dabez Edwina eta Janeth nobiziek, 2022ko abuztuan komentuan sartu ziranek, abitu agustindarra jasoko daben eleizkizunean parte hatu daien. 2021etik komentuko nagusia dan Jane Severinek azaldu cauanez, "guztira 12 gara. Oraintsu sartu dira koentuak Tanzaniatik heldutako beste hiru monjagai". Atzo, Eleizbarruti osora banatzen diran formak egiten dabezan monjek familiartean ospatu eben Santa Monika eguna. Abuztuan lan gitxiago izaten badabe be, gozokiak eta kandela usaindunak egiten dabez eta dendan jarten dabez salgai.

Monja agustindarren Santa Monika komentuak Begoñako eleiztarrakaz ospatuko dau bere eguna. Agustindar fraile bat buru dala ospatuko dan Eukaristia 19:00etan iango da eta eleizkizunean nobizia bik beste urrats bat emongo dabe euren biziera erlijiosoan eta agustindar abitua jantziko dabe.

Santa Monika alkartea
Gaur egun, 12 lagunek osotzen dabe Santa Monika alkartea: 7 monja, nobizia 2 eta 3 monjagai.

Formak eta gozokiak

Monja honeek egiten dabez Eleizbarruti osorako formak. Ama Jane Severinek azaldu dauanez, eguneak 30.000 inguru prestatzen dabez, lanketa luze eta “jasangarriaren” bidez, izan be, soberakinak “ebakinetarako edo gozogintzan erabilten diran olatetarako”.

Monjek denda dabe eta hantxe izaten dabez salgai eurek bihotzez eta “Jainkoaren maitasunaz” egindako gozokiak. Denda zabalik izten da astelehenetik zapatura, 10:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 18:00etara. 

Santa Monika monasterioa
Santa Monika komenturako sarrera

La priora junto a una de las novicias en la tienda del convento