31-03-2025 Lunes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 ‘Katolikoak eta Bizitza Publikoa’ Bilboko alkartearen jardunaldiak Bilbon
27.03.2025

‘Katolikoak eta Bizitza Publikoa’ Bilboko alkartearen jardunaldiak Bilbon

Bihar eta etzi -martxoak 28 eta 29, bariku eta zapatua-, 'Katolikoak eta Bizitza Publikoa Euskal Herrian' alkartearen jardunaldien XIX. egitaldia ospatuko da Bilboko Euskalduna jauregian, Propagandisten Allkarte Katolikoak antolatuta. Izena emoteko: hemen.

Propagandisten Alkarte Katolikoaren Bilboko eta Donostiako taldeek “ITXAROPENAK EZ DAU HUTS EGITEN” goiburuaren haritik ospatuko dabe XIX. ekitaldia.

Aurtongo parte hartzaileen arteko bat Bernardito Auza Europako Batasuneko nuntzioa izango da. 

Espainian Aita Santuaren nuntzioa dan Bernardito Auzak parte hartuko dau aurton, “Itxaropenean erromes” goiburua dauan berbaldiagaz. Berbaldi hori zapatuz izango da, 12:30etan eta On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina be bertan izango da. Gotzaina jardunaldiei amaiera emongo deutsen mezan be buru izango da, zapatuan bertan, 20:00etan.

XIX. ekitaldi honetan, Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainak be parte hartuko dau, zapatu goizez, “Itxaropena landuz misino-lurraldeetan” berbaldiagaz. 

https://www.youtube.com/watch?v=wKj8q6Tbg-U
Intervención de Raimo Goyarrola en Bilbao

Jardunaldien egitaraua eta izena emotea: hemen.

Katolikoak eta Bizitza Publikoa
Mons. Bernardito Auza