Atzoko egunez, Mesedetako monjen Errenteria-Gernikako alkarteak (ikasleak, irakasleak, alkarte erlijiosoa, auzotarrak) zaindariaren eguna ospatu eban.
Egunari hasiera emoteko, kurtso hasierako eta Mesedetako Amaren eguneko Eukaristia ospatu eben, “Jarri bidean!” goiburuaren haritik. Eleizkizun berean, Belen Olarreta nagusiaren profesa erlijiosoaren 29 urteak ospatu ebezan.
Basaurin
Domekaz, Kerman Lopez bikario nagusia izan zan buru Basauriko kartzelan ospatu zan Eukaristian.
Langile Pastoraltzak dei egin deutse Eleizbarrutiko askotariko errealitateei, kartzelan dagozan pertsonei lagun egin deieen. Parrokietan, kontu hau agertzera emoteko eta horren inguruan sentiberatasuna bizteko ekintzak antolatu daiezala be eskatu dabe.