22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora dator
12.09.2024

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora dator

"Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana" Estatuko hainbat uritan izango da datorren astean. Irailaren 19an -eguena-, Bilbora etorriko da eta taldekideak On Joseba Segura gotzainagaz batzartuko dira. Ostera honetan, extraktibismo eta mehatzaritzak kaltetutako Hego Amerikako (Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Peru) lurraldeetako bederatzi ordezkarik Europako 6 herrialdetako uriak zeharkatuko dabez, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara bultzatzeko batzarrak eta jarduerak eginez. 

“Zuzentasunaren aldealkartu” alkartasunak (Caritas, Cedis, CONFER, Zuzentasuna eta Bakea, Esku Elkartuak eta REDES) antolatu dau Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana, beste eraunde honeen laguntzagaz: ALBOAN, Arrupe Etxea fundazinoa, Bilboko GOtzaitegia, Gizarte Pastoraltza eta Osoko Ekologiarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzordea, Enpresa Arduratsuen Plataforma, Garapenerako GKEen Espainiako Koordinadora, Valladolideko Unibertsitateko GGEE Behatokia, Cacereseko “Salbatu daigun mendia” plataforma eta Osoko Ekologiarako Madrileko Artzapez-barrutiko batzordea. Europa osoan dau makina bat erakunderen babesa. 

Karabana hau osotzen daben bederatzi gazteak ondorengo herrialdeetako herri indigenen ordezkari dira: Argentina (Valentina Vidal), Brasil (Railson Guajajara, Ytaxaha Braz Pankararu, Christian Cravels eta Guilherme Cavalli),  Txile (Joan Jara Muñoz) eta Peru (Vito Calderón, aita Enrique Gonzalez eta sor Gladys Montesinos, Bolivian lan egiten dauan perutarra).

Bilbon

Irailaren 19an helduko da Bilbora karabana. Goizez, On Joseba Segura Misinoetarako eta Eleizagazko Lankidetzarako EGBeko presidenteagaz batzartuko dira. Arratsaldez, 19:00etan, mahai-ingurua ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2)Loiola Zentroa Bilbao eta Alboanek antolatuta, REDES BIzkaia erakundeagaz batera. Txileko Joan Jara Muñoz laikoa, maputxe herrian bizi dana eta Gladiys Montesinos Sollo misiolari karmeldarra izango dira hizlariak. 

Ostera hau urriaren 16tik urriaren 11ra egingo da “Kreazinoaren aroa” dalakoagaz bat. Espainian (Madril, Bilbao, Valladolid eta Caceres), Belgikan (Bruselak eta EBeko erakundeak), Frantzian (Paris), Italian (Erroma eta Vatikanoa), Austrian (Viena eta Linz) eta Alemanian (Berlin) izango dira.

Gehiago jakiteko: https://www.enlazateporlajusticia.org/l/prensa-iii-caravana-ecologia-integral-españa