21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da
19.09.2024

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora heldu da gaur. Estatuko hainbat uritan izan ondoren, karabanako kideak On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidenteagaz batu dira Gotzaitegian. 

Batzarrean izan dira, Boliviatik etorritako Sor Gladys Montesinos perutar karmeldar misiolaria, Joan Jara Muñoz Txileko laikoa, Gonzalo Violero REDES eta Justiziaren alde lotu erakundeetako idazkaritzakoa, Oskar Perez salestar misinoetako eta REDES Bizkaia erakundekoa, Ivan Marquez SAL menesianoak eta REDES Bizkaia taldeetako kidea, Igor Irigoyen Itaka-Eskolapioak eta REDES Bizkaia taldeetakoa, Mary Tere Guzman Alboanekoa, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko ordezkaria eta Roberto Vidal osoko ekologiarako batzordeko kide eta kartzela pastoraltzako arduraduna.

Karabana ekologikoa
Bilboko gotzaina Joan Jara Muñoz eta Gladys Montesinosen erdian
Karabana ekologikoa

III. Karabana

Osoko Ekologiaren aldeko KarabanarenIII. ekitaldi honetan, ekologiaren alde borrokan diharduen 9 lagunek “Iparraldeko sistemarib begietara begiratzen deutse, diskurtso eta iruzurrak alde batera itzi daizan”. Karabanak trantsizino ekologikoaren gaiari heldu deutso, arazoa argi eta garbi azalduz: “aldaketa energetikoa izango bada, ezinbestekoa da sistema ekonomikoa, extraktibismoa sustatzen dauan sistema, kontsumo-eredua aldatzea”. Horixe izan da, besteak beste, goizeko batzarreko mintzagaia.

Karabana ekologikoa
Gotzaina eta Joan Jara Muñoz

Joan Jara Muñoz eta Gladys Montesinos dira Bilbora etorri dian “defendatzaileak”. Eurek, beste extraktibismoa eta meatzaritzaren kalteak jasaten dabezan herrialde indigenetako -Argentina, Brasil, Txile eta Peru- zazpi gaztek osotzen dabe karabana. Sei herrialdetako 10 uriburu bisitatuko dabez sentiberatasuna bizteko. 

Karabana ekologikoa
Karabana ekologikoa

Mahai-ingurua gaur arratsaldez Arrupe Etxean

Gaur arratsaldez, 19:00etan, mahai-ingurua ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2)Bilboko Loiola zentroak eta Alboanek antolatua, REDES Bizkaia erakundeagaz batera.Joan Jara Muñoz, Chile eta Gladys Montesinos Sollo izango dira partaideak.

Gehiago jakiteko: https://www.enlazateporlajusticia.org/l/prensa-iii-caravana-ecologia-integral-españa

El grupo, tras el encuentro en Bilbao