San Blas eguna, aitagarria da neguko folklore erlijiosoan. Holan jasoten dau Euskal Herriko Atlas Etnografikoak. Egun horretan, kordelez gainera, jakiak be bedeinkatzen dira honeek, sineste herrikoein arabera, iztarriko minetatik zaindu edo minak osatu egiten dabez-eta. Helburu beraz bedeinkatzen dira ‘San Blas’ kordel edo hariak eta bederatzi egunez eroaten dira aldean, egun horreen buruan erreteko.
Otsailaren 3an, normalean frutu lehorrak, txokolatea, gailetak eta karameluak -batez be ‘malvadisco’ karameluak- eroaten ziran bedeinkatzera. Eta antxina, oinarrizko jakiak be bedeinkatzen ziran, esate baterko, ura, gatza, azukrea edo eztia, eta honeekaz batera, etxeko abereak eta ereiteko haziak.