29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
24.06.2024

Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.

Gainera, atzoko egunez beste ekitaldi bat be izan zan Pastoral Barrutian, Caritaseko ‘Bizi bete’ pertsona nagusien talde biek -Karmeneko Ama eta Sortze Garbia parrokietan batzen dira- kurtso amaierako ospakizuna izan eben Sortze Garbia parrokian.

Autonomia-Indautxu

Azkenean, ‘BIzi bete’ taldeetako kideek kontzertua eskaini eutsen alkarteari, Rosa Comadirak zuzenduta, azken hilabeteetan prestatu dabezan bost gai interpretatuz. 

Ekitaldi berean, joan dan otsailean hil zan Jose Angel Barrio Loza Deustuko Unibertsitateko Artearen Historiako katedradun eta taldekideari moemaldia egin eutsen eta Marisa emazteak esker onez jaso eban.

Autonomia-Indautxu
Autonomia-Indautxu
Autonomia-Indautxu