Jubileu Urte Santua Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenagaz batera ospatuko da. Gainera, Erandioko eta Astrabuduako parrokiek urteurren bereziak ospatzen dihardue: Astrabuduako San Lorentzo parrokiak 70 urte bete ditu eta Erandioko San Agustin parrokiak 50 urte.

Erakusketa bizia
Erakusketa aberasten joango da lagundu daian jentearen “kamiseta-esperientziakaz”. Hilero barrituko dira… Horretarako dei egin jake parrokiako taldeei eta kristau alkarte osoari eta gainerako auzotar guztiei erakusketa honetan parte hartu daien.
Jardueraren sustatzaileen esanetan, erakusketaz gaineta, beste hainbat jarduera be izango da, “SENTITZEN eta EGITEN lagunduko deuskuenak”.