Bersi, Marisol, Lourdes, Eukene eta Charo (GB), omendu dabez aurton, Andra Mari parrokian ospatutako ekitaldian. Charoren kasuan, hil osteko autorpena izan zan eta Marialui bere alabak jaso eban.
Antolatzaileen esanetan, “apaltasunez, xumetasunez, pastoral barruti osoaren esker ona jaso dabe. Eskerrik asko eurei lekukotasun eta argi izateagaitik hainbeste emakumerentzat. Eleizak autortu eta baloratuko ahal dau Jainkoaren Erreinuari egin deutsen ekarpena ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!”