Tabira PBtik azaldu dabenez, azaldu dabenez, 2024ko azarotik 2025eko urtarrilera garatu izan dan lehenengo aldi honetako partaideak “itxaropentsu, esker oneko eta ilusionatuta agertu dira. Galdutako beste aukera bat izango ete dan be galdetu deutse euren buruari, baina, ahalegin honek frutu onak emongo dituala uste dabe”.
Tabira Pastoral Barrutia Jainkoaren esperientziak “korapilatutako” alkartetzat ikusten dau bere burua eta horrek partaidetasun- eta konpromiso-sena sendotu egiten dau.