Zer egin oinazea dala-eta? Zelan arindu? Zelan sendatu zauriak?, eta antzeko galderak abiapuntutzat hartuta ospatuko da zapatuko erretiroa. Antolatzaileek deialdian esaten dabenez, “dei egiten deutsugu erretiro hau bizi daizun barruko segurtasuna indartzeko, bakea eta bizi-poza berreskuratzeko”.
Izena emotea doan da eta 5 euro kobratuko dira lagungarrietarako. Ezinbestekoa da Biblia eta koadernoa eroatea. “El arte de ser feliz” liburua be erabiliko da eta gura dauanak amaieran erosteko aukera izango dau (12 euro). Gainera, bazkaltzeko zeozer eroateko dinoe, ez daukie-eta jantokirik.
TOV
A. Ignacio Larrañaga abade kaputxino azpeitiarrak sortu eban Otoitza eta bizitza tailerrak mobimentua eta Vatikanoak 1997an onartu eban.Gaur egun, munduko 40 herrialde ingurutan dagoz. Lorena Rodríguez Mediavilla bilbotarra da 2021ko azarotik tailer honeen koordinatzaile internazionala.