23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan
02.10.2024

Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan

Teresiar Erakudeak 100 urte daroaz Bizkaian. Lurralde honetan 2.000 lagun eta euren sendiak batzen dituan erakundetik azaldu dabenez, "XX. gizaldiaren hasieran heziketa-arloa sustatzeko eta emakumeen alde egiteko bideak zabaldu ebazan" Pedro Poveda abadeak sortu eban. Hainbat jarduera antolatu dabe mendeurren hau ospatzeko eta bihar, urriak 2, berbaldia izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, "Teresiar Erakundea Bilbon. 1. aldia (1924-1936)" goiburuaren haritik eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. 

Urriaren 15ean -martitzena-, Teresa Donearenegunez, Eukaristia ospatuko da Bilboko Karmeneko Ama eleizan, 9:30etan. Azaroaren 12an, mahai-ingurua izango da Erakundearen Ikasbide ikastetxean (Simon Bolibar, 5), 18:30etan, eta Teresiar Erakundearilotutako hainbat lagunek bere esperientzia batera jarriko dau.

Ekitaldiak abenduaren 2an amaituko dira Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan berbaldiagaz: “Teresiar Erakundea hemen eta orain: hezikeat eraldatzailearen alde eginez”. Mª Carmen Aragones TEeko Espainiako zuzendariak eta Ana Arancibia Interedeko zuzendariak jardungo dabe. 

Biltzarra Karrantzan

Abuztuan, ACIT DE federazinoaren mendeurrena zala-eta, erakundeak “Bizitza ondu” XIX. jardunaldiak ospatu ebezan Karrantzako bainuetxean, “Gure munduagaz konprometituta. Bakearen eta senidetasunaren egile” goiburuaren haritik. Gehiago jakiteko: hemen

Poveda

Pedro Povedak sortu eban heziketa eta kultur jardueren bidez giza eta gizarte sustapenean konprometituta egozan laikoez osatutako Instituzinoa. Abade hau bizitzea egokitu jakon garaiagaz konprometituta egoan eta UNESCOk autorpena egin eutsan “pedagogo eta humanista” lez. Joan Paulo II.a aita santuak altarara goratu eban 2003an. Emakumeei unibertsitatean sartzea ahalbidetzea izan zan Povedaren egitasmoaren oinarrietako bat, izan be, Erakundea sortu zanean, “Estatu osoan bakarrik 40 emakume egozan unibertsitatean ikasketak egiten”.

Granadako Cuevas de Guadixeko bazterreko auzoetan abade lez jardun eta gizarte eta heziketa arloko askotariko ekimenak martzen jarri ondoren, Poveda Covadongara (Asturias) joan zan. Hantxe sortu eban Erakundearen lehenengo akademia, 1911an. Gaur egun, 30 herrialdetan dago.

“Tanto bueno escuchaba de Bilbao que me encariñé con la idea de fundar allí una Academia”
 Pedro Poveda (1912)

Las Teresianas son titulares del colegio Ikasbide, de Bilbao