Gotzainak aurton Gabonak zoriontzeko aukeratu dauan postalean hondakinen artean nabarmentzen diran irudiak Lurralde Santutik ekarritakoak dira. Irudi horrek gaur egun familia askok bizi dauan egoera agertzen dau; Jesusen familiari gertatu jakon lez, euren herria itzi eta bizimodu duinagoa izateko etxearen bila dabilzanak eta bidean zailtasunak baino aurkitzen ez dabezanak, dakarz gogora.
Argazkiaz batera, Bibliako txatala dago: “No había sitio para ellos en la posada- Ez zan ostatuan hareentzako lekurik” (Lukas 2, 7).
On Joseba Segurak bhauxe dino bere mezuan: “Gerra eta etsipenezko hondakinen artean, argi zahar eta barriak distira egiten dau barriro Betleemen. Hondakinen artean, ahul eta etxe barik jaioko dan Umea Bera da itxita dagozan ateak zabalduko dituan giltza. Bere makaltasuna, lehergailuz inguratutako hainbeste errugabeena lez, dei dogu mundu barria eraiki daigun, bakea, behin eta barriro zapuztutako ametsa baino zerbait gehiago izango dan mundua”.
Jente askoren, errugabeen makaltasun eta sufrimentutik edo hori kontuan hartuta, benetako bakea eraikitzea aldarrikaten dau gotzainak.