‘Bizkaia isilik’ ekimenaren sustatzaileek adierazo dabenez, “adin txikiko izanda, “MENA” etiketari lotutako gizarte estigma eta gaitzespena jasaten dabenen egoera salatu gura dogu. Sarritan, adin txikiko pertsonen bizitzaz ez ezik siglez hitz egiten danean, eta pertsona horreek aparteko babesa eta euren osoko garapena eragingo daben politikak merezi dabezala autortzen ez danean erakusten dogun itxurakeriaz ohartarazo gura dogu”.
Bilkurak betiko lekuetan egingo dira, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Abenduaren 18an izango da hurrengo ‘Bizkaia isilik’ bilkura.