23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urkiolan ‘Antonioei’ ohore egin deutse
13.06.2024

Urkiolan ‘Antonioei’ ohore egin deutse

Urkiolako santutegian buru diran Antonio biez gaineta, gaur bereziki gogoan izan dabe Antonio Madinabeitia iaz arte Abadetxean bizi izan dan azken misiolaria. Felix Morenok tistura handiz eta berea dauan irriaz esan dauanez, "Joseba Legarza lez, Antonio be 'goikoagaz' adostutako egunean hil da". Izan be, goizaldean hil da, bere santuaren egunez, abegi egin eutsan eta santutegiko isino-alkartean bizitzeko aukera emon eutsan lekuan berezia dan egunean. Gaur lagun askok izan dau gogoan eta egun eguzkitsuaren -eta freskoaren- opariaz gozatu dabe.

Goiz berezia bizi izan dabe santutegian eta Urkiolako parke naturalean. Eguraldia lagun, ehunka lagun hurreratu da jaia ospatzera. Asko eta asko autoz joan da, beste asko gainerako lurraldeetatik beren-beregi antolatutako autobusetan eta animatuenak oinez edo bizikletan. Danak be itsasoaren mailatik 713 metrotara dagoan gailurrean batu dira.

Santutegia fededunez lepo bete da Eukaristietan. Tenpluaren inguruan, gozokiak, nekazal-produktuak, etxean egindako likoreak, labean egindako ogiak… erosteko aukera izan da. Artisau-lanek eta ganaduak be izan dabe lekua inguruko herrietako baserritarrentzat oso berezia dan eguneko azokan.

Antonio Madinabeitia gogoan

Feliz Moreno Abadetxeko jagole eta hainbat urtez gaur hil dan misiolariaren bizilagunak hunkituta azaldu dau Antoniok itzi deutsan “altxorra”. “Ez bakarrik Antoniok, baita gainerako misiolariek be, izan be, Urkiolak Jainkoa, bizitza eta besteak ulertzeko begirada berezia emoten dauala erakutsi deuste”.

Fernando Díaz Abajo HOAC mobimentuko Sevillako kontsiliario ohia aspaldi “maitemindu” zan lekuaz eta orain ahal dauan guztietan joaten da Urkiolara. Antonio Madinabeitiari bisita egiteko eta egunok Urkiolako misino-familiagaz igarotzeko pentsatu eban bidaia. “Orain beste era batera egingo dot, gure artean jarraitzen dau-eta, bere irribarre zintzo eta apalaz”, esan dau hunkituta, lehenengo aldiz dago-eta hemen, egun berezi hau ospatzen.

Raquel Corcuera Tabira Pastoral Barrutiko kideak nabarmendu dauanez, bere seme-alabentzat Antonio “aitite bat izan da”. Azken urteetan hartu-emon estua izan dabe beragaz. Raquelek Antonioren gizatasun handia be nabarmendu dau. Esaldi labur eta esanguratsu batez definitu dau: “gizon ona hil da”.

Antón Mari Aldekoa Otalora eta Esteban Irusta
Antón Mari Aldekoa-Otalorak eta Esteban Irustak organoa jo dabe Meza Nagusian

Gotzainak, Meza Nagusiko homilian, Antonio Madinabeitia gogoratu dau eta, aldi berean, mundu osoan indarrean dan hainbeste gerratan hiltzen ari dan milaka lagun be gogoan izan ditu.

La misa mayor, presidida por el obispo, ha contando con la participación de muchas personas