Gernikako San Fidel ikastolako ikasleak izango dira maiatzean Hegoafrikan ospatuko dan First Lego League zientzia, teknologia eta robotikaren nazinoarteko lehiaketan. Gernikako ikastola orain dala aste batzuk sailkatu zan Estatuko hamar talde onenen artean, Galiziako Ferrolen ospatu zan txapelketan; aurretik Euskadiko txapelketa irabazi eben. Gernikako taldeak, beraz, Bizkaia ordezkatuko dau zientzia, teknologia eta robotikari lotutako munduko eskola-lehiaketarik ospetsuenean.
Aurton antolatzaileek aukeratutako gaiari -‘submerged (urperatuta’- lotuta, partaideek itsas hondoko arazoei aurre egiteko konponbideak asmatu behar izan dabez pentsamendu sortzaileaz eta programazino robotikoaz baliatuz ozeanoaren geruzak arakatu eta ikasitakoa lurrera eroanez, beti be etokizunari begira.
Galtzeko bidean dagozan landareak
San Fidel ikastolaren kasuan, bigarren hezkuntzako ikasleek urpeko robota diseinatu dabe kutsaduraren erabinez, Kantauri, Urdaibai eta Mediterraneo inguruan galtzeko bidean dagozan itsas landareak berreskuratzeko. Taldeak urpeko robota eraiki dau eta itsasontzi bati konektatuta itsas hondoa birlandatu leike murriztutako espezieez, kamera eta sentsoreez baliatuz.
Euskadi eta Espainian egin diran aurreko faseetan, neska-mutilek euskeraz eta gaztelaniaz aurkeztu behar izan dabe egitasmoa, hurrenez hurren, bere eraginkortasuna fogatuz. Euren sormena, barrikuntzarako gaitasuna agertu behar izan dabe aurkezpenetan, eta gauza bera egin behar izango dabe orain ingelesez.
Gernikako taldeak hilak daroaz egitasmo zientifikoa zein robotaren inguruan lan egiten. Hainbat enpresa bisitatu dabe Urdaibai eta Bizkaian konponbide zientifiko egokiaren bila. AZTI fundazinoan be izan ziran, itsas honoan desagertzeko bidean dagozan landareen -‘Zostera Noltii’, ‘Posidonia Oceánica’- landareok bizilekutzat hartzen dabezan arrain txikiengan galera honek dauan eraginaren barri jasoteko. ‘Urdaibai Garapena’ erakundeagaz eta Echebastar edo Maier enpresakaz hartu-emonean izan dira.
📰 Los medios se hacen eco de nuestro viaje a Sudáfrica para la final mundial de la First Lego League. ¡Queda menos de un mes!
— San Fidel Ikastola (@sanfidel_ikas) April 11, 2025
✅ https://t.co/nw0bv2j5JY
✅https://t.co/37hTvUPU3A#SanFidel #Gernika
Lego-robota
Gainera, heziketa-egitasmoa lego-robotaren eraikuntza eta programazinoagaz osotzen da. Robot honek antolakuntzak ezarritako eginkizun batzuk bete behar ditu. Gernikako taldeak emaitza onenak izan ebazan robotaren sailkapenerako aldi desbardinetan. Orain, Hegoafrikan defendatu beharko dabez balio honeek.
Azken bost urtez jarraian sailkatu da San Fidel ikastola Estatuko lehiaketako azken faserako eta Tenerifen, Malagan, Cartagenan, Alacanten eta Ferrolen aurkeztu ditu bere egitasmoak.