17-01-2025 Viernes, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urteera gidatuak Enkarterri inguruko gotikoa bisitatzeko
17.01.2025

Urteera gidatuak Enkarterri inguruko gotikoa bisitatzeko

Enkarterriko Museoak gotikoaren inguruko urteera gidatuei ekingo deutse barriro be. Hil honetan, Portugaletera joko dabe bihar -urtarrilak 18, zapatua-, eta Balmasedara, hilaren 25ean. Jarduera honeetan parte hartu gura dauanak aldez aurretik lekua gorde beharko dau museoaren webean: www.enkarterrimuseoa.eus

Bihar -urtarrilak 18, zapatua- “gotiko berantiarraren eredu” dan Portugaleteko Andra Mari basilikara joango dira. Tenpluan bertan ikusiko dabe gotikoaren arrastoa eta kapitel ugarien gotiko berantiarreko apainketa. Urtarrilaren 25ean, Balmasedako San Severino eleizara egingod an bisitan, kanpoaldea be ikusiko dabe: hilobi-eskulturak eta landutako kapitelak.

Gueñes

Otsailaren 1ean, Gueñeseko Andra Mari eleizara joango dira, gotiko berantiarreko “Eguzkiaren aurrealdean” arreta jarriz.Otsailaren 16an, San Pantaleon antxinako ermita egoan lekua ikusiko dabe eta baita gaurko ermita be; hementxe dago eskultura gotiko zaharrena.

Martxoan eta apirilean, honeek bisitatuko dabez: Muñatoneseko gaztelua (Muskiz), Bilboko Arkeologia-museoa, Zalduko San Nikolas eleiza (Gordexola), Romañako San Pedro eleiza (Turtzioz) eta Pobeñako San Nikolas eleiza (Muskiz).

Se contempla restaurar la torre de San Severino