12-03-2025 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Verbum Dei” alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau
12.03.2025

“Verbum Dei” alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau

'Verbum Dei' alkarteak kurtso amaierara arteko seihilekorako antolatu dituan jardueretan parte hartzeko dei egin dau. "Etxean Mariagaz" hitzaren eskolagaz (hilaren bigarren eguaztenez) eta "Hitzagaz otoitz egin" otoitz-taldeagaz (hilaren azken eguaztenez) jarraituko dabe.Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan izaten dira. Gehiago jakiteko, ordutegiak eta hartu-emonerako, honako honegaz batera agertzen dan irudian.

‘Verbum Dei’ alkarteak erretori bi (Garizuma: martxoak 16 eta Mendekoste: ekainak 1) antolatu ditu.

Verbum Dei

“Verbum Dei” alkartea biziera sagaraturako Pontifize-zuzenbideko institutua da. Azaldu dabenez, “otoitzaren karisma eta hitzaren ministerioa dauan misino-alkartea gara (Eg 6, 4)”.

Hiru adarrez osotuta dago: sagaratuak, zelibeak eta senar-emazte misiolariak. “Verbum Dei” misino-alkartea “Verbum Dei” misino-familiaren barruan dagoz eta espiritualtasun eta misino bera daben fededunak dira bertako kide.

Jainkoaren Hitza da alkartearen berariazko oinarria. Euren esanetan, “helburua, Jainkoaren Erreinuaren bizipen eta zabalkundea” da. Otoitzerako, heziketarako eta beste hainbat jarduetarako taldeen bidez garatzen dabe euren apostolutza.

Bilboko Eleizbarrutian:

“Mundu osoko Eleizaren barruan, Bilboko lekuko Eleizaren bizitza eta eginkizunean txertatuta, berrogeta hamar lagun inguru gagoz alkartean. Berariazko karismaren ezagutza teorikoaren eta karismaren bizipenaren bidez askotariko bideetatik parte hartzen dogu eta konprometitzen gara”.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Monjak