Domekako bisita gidatua Urdulizeko Andra Mari eleizan hasiko da 10:30etan eta Santa Marina ermitaraino igoko dira. Azaltzen dabenez, “antxinako tenplua da, 1500 inguruan barritu zana eta, batez be, emakumeei buruzko istorioak kontatzen deuskuzana: tenpluaren emakume-sinblismoa, eta haurdunen eta erdi-urren dagozan emakumeen santa babesleen eta (txarto ezkondutakoen” defendatzaileen izen bereziak…”.

Eta basoa zeharkatuz, Munarrira iritsiko dira. Antxina, harri honetatik bedeinkatzen ziran soloak.
Bisitaldi hau, urrian egingo da barriro, Ondarearen Europako Jardunaldietan.