11-02-2025 Martes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da ‘Jazotakoa jaso’ lehiaketako bideoklip onenaren alde botoa emoteko epea
11.02.2025

Zabalik da ‘Jazotakoa jaso’ lehiaketako bideoklip onenaren alde botoa emoteko epea

Eleizbarrutiko ikastetxeetako (EBI) ikasleek hogeta bederatzi bideo aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketan eta zabalik da onena aukeratzeko bozketa. Aurton, bake eta adiskidetzearen inguruko lanak egin behar izan dabez. Otsailaren 14ko 11:00ak arte emon daiteke botoa. 

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 14 ikastegik parte hartu dabe ‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen VIII. lehiaketan. Aurreko ekitaldietan lez, jentearentzat gustukoen dan bideoklipa aukeratzeko bozketarako epea zabalik da. 

Jone Aranberriak (Bizkaia Irratia), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazinoa) eta Luis Mari Vegak (Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordea) osotutako epaimahaiak jentearentzat onena dan bideoklipa aukeratzeko bozketa amaitzen dan egunean bertan, hau da, azaroaren 14an, emongo dau jakitera epaia.

Otsailaren 21ean ospatuko da sari-banaketa ikastetxe irabazlean. Beste batzuetan lez, Somorrostro ikastegiko ikus-entzunezko ikasleak arduratuko dira ekitaldiaren ekoizpen, grabazino, zuzendaritza eta emonaldiaz. Javier Onaindia irratietako zuzendaria izango da aurkezlea.

Botoa emoteko: hemen

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: