09-12-2022 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Acción Pastoral 5 Abenduko koloreak: Ana Berrizbeitiaren berbaldia Gernikan
09.11.2022

Abenduko koloreak: Ana Berrizbeitiaren berbaldia Gernikan

Gernika eta inguruko hogeta hamar lagun inguru (ospatzaileak, katekistak, organistak…) batu ziran Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan, Ana Berrizbeitiaren berbaldia atseginez eta arretaz jarraitzeko. Hizlaria, ondorengo galderari erantzuten saiatu zan: Zelan bizi Abendualdia Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren ikuspuntutik?
Hainbat argibide eta ideia emon eban, bihotz-barritzeko aldi hau aprobetxatu eta Jesusen etorrera ondo prestatu daigun. Horretarako hainbat bitartekoz baliatu gaitekez: sinboloak jarri eta landu altaran, etxean, katekesian zein eskolan; kanta eta bertsoak; Lectio divina… Ekimen horreek zehaztea da kontua, eta parrokia, ikastetxe, katekesi eta etxeetara eroatea.