18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Cultura 5 Arizmendiarrietaren inguruko musikala prest
16.08.2022
Irailaren 17an estreinatuko da Arrasaten

Arizmendiarrietaren inguruko musikala prest

La obra musical `Hazia´, que se estrenará el próximo 17 de septiembre en Arrasate es una recapitulación de la vida y obra de Jose María Arizmendiarrieta y sus válidas enseñanzas para el presente y futuro. Comienza el espectáculo musical con la semilla como brote y sentido que le dio nombre al hombre. El musical es una presentación artística del presbítero que fue el inspirador e impulsor del modelo cooperativo de Mondragón. Una obra dirigida, escrita y musicada por Gontzal Mendibil. Se estrenará en el teatro Arriaga de Bilbao el próximo 1 de octubre.
Gontzal Mendibilek zuzendutako, idatzitako eta musikatutako 'Hazia' musikala irailaren 17an estreinatuko da Arrasateko Amaia Antzokian. 18an ere, beste emanaldi bat egongo da. Gero, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta beste hainbat herritan izango da ikusgai. Jose Maria Arizmendiarrieta abadearen bizitza dau oinarrian musikal honek..

`Hazia´ musikalaren lehenengo entseguak egin dira Arrasaten abuztuan zehar. Jose Maria Arizmendiarrieta abadearen bizitzaren gora-beherak azaltzen dira Euskadiko herri ugaritan aurkeztuko dan musikalean. Gontzal Mendibil da proiektuaren arimea eta bere seigarren musikala da.

Mendibilen esanetan, Goiena telebistan, Arizmendiarrietaren «mezuak, baloreak eta egiteak gaurkotzea inoiz baino beharrezkoagoa da». Pozik dago hiru urteko prestakizunak gizarteratzeko prest dagoelako lan talde zabala.

Aitzindaria

Mendibilen esanetan Arizmendiarrieta bere sasoiko aintzindaria izan zan. Hazia izan zan eta gero, eraiki eta frutu bihurtu zan berak ereindakoa.

Ametsak egia bihurtu ebazan Arizmendiarretak. Beti aurrera esaten eban. (Gontzal Mendibil, kantaria)

Beneragarria

2015ean beneragarri izentau eban Aita Santuak Markinan jaiotako abadea. Santu egin orduko lehenengo urratsa da. Arizmendiarrieta Fundazioaren partaidea dan Carlos Garcia de Andoainek izendapenaren garrantzia azpimarratzen eban orduan.

José María Arizmendiarrieta