Gaur aspaldiko ohiturea errepikatu da Durangaldean. Axpe-Atxondokoen errogatiba izango da. 957 metrotara dagoan Santa Barbara ermitaraino – Alluiz eta Anboto arteko gailuerran- joango dira. Bestalde, Oiz mendian, bihar San Kristobal egunez, jaia egongo da eta ohikoa danez, mezea ospatuko da ermitan.
Bidez-bide
Garai baten, goizean urtetan zan Axpeko eleizatik kurutzea aurrean eta akolitoek eroiela, abadeak lagunduta letaniak errezatuz, Larranorako bidean.
Letaniak amaitu ondoren, aurrera jarraitzen zan mendian gora. Intxaurtxuetan ogitartekoa jaten zan eta, barriro, martxan gorantzako bidean, letaniak errezatzen. Larranora heltzean, ermitan eukaristia ospatzen zan. Baita konjuroa egiten zan soloetan egoan uzta, bereziki garia, ekaitz eta izurriteetatik babesteko Jainkoari erregu eginaz.
Bazkaltzen Asuntzera jeisten zan, Pol-Polera. Han egoan pagadi ederrean (gaur egun ez dago) bakoitzak eroaten eban bazkaria jaten zan. Ardaua Udaletxeak eroaten eban, Urkiolatik astoan.
Arratsaldean, barriro Larranora igon eta ermitan errosarioa errezatu eta Axperako berantzako bidea hartzen zan.
Axpera heltzean elizan otoitz bat egiten zan eta, ondoren, frontoian, bazkariko sobrekin eta etxetik ekarten zanarekin afaria egiten zan. Afaltzeko ere ardaua Udaletxeak jartzen eban. Eta horrela emoten jakon amaiera errogatiba egunari.
En el cresterío que va desde al Alluitz hasta el Anboto, en la zona de campas de Larrano se sitúa esta pequeña ermita a casi 1.000m de altura. Es la Ermita de Santa Bárbara que representa fielmente el modelo de ermita de montaña levantada para que los pastores pudieran rezar sin asistir a misa abajo en el pueblo. Además, servía para solicitar la ayuda de la Santa para librarse de las tormentas.