27-09-2022 Martes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Cultura 5 Bilboko Orkestra Sinfonikoa bihar Lekeitioko basilikan
12.08.2022
Itxas Soinua Nazioarteko XLII Musikaldian

Bilboko Orkestra Sinfonikoa bihar Lekeitioko basilikan

Ayer comenzó en Lekeitio el Festival Itxas Soinua de música. La parroquia Santa María acoge un ciclo de cinco conciertos de figuras y formaciones de prestigio hasta el próximo 15 de agosto. Todos los conciertos a las diez de la noche. Hoy será el turno del coro de cámara de referencia, `Kea Ahots Taldea´.
Atzo Musbika Ensemble taldeak emon eutsan hasierea programazinoari. Gaur ganbara estiloko abesbatza eta bihar Bilboko Orkestra Sinfonikoa, gaueko hamarretatik aurrera, Andra Maria eleizan.

Pandemia garaian bertan behera egon dan arren, barriro be Lekeitioko basilikan, Itxas Soinua Musika Jaialdia.

Itxas Soinua musika jaialdia
Programazinoa Lekeitioko kale batenç

Lekeitioko basilika, marko aparta

Estilo gotiko berantiarreko adibide bikaina da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratze parrokia.

Egungo tenplua XV. mendean eraiki zan eta eliza zaharrago erromaniko baten ordezkoa da. Ondoren, eraldatze prozesu sakona bizi izan eban elizak XIX. mendean (Pascual Abaroak ordainduta), eta ordutik, sakristia barria, girola eta arkupe handia ditu elizak, gotiko estilokoak guztiak be.

Eraberritze honen ondotik, basilika titulua jaso eban. Gainera, interes handiko museo arkitektoniko zein ikonografikoa da Andra Mariaren Zeruratzea eliza, izan be, kanpotik zein barrutik, artelan ikusgarria osatzen dau.

Altare nagusia

Altare nagusiko erretaula azpimarratu daiteke barruan. Gotiko-flandestar estilokoa da, polikromatua eta urreztatua. Halaber, bere neurri zein polikromiagatik, Bizkaiko erretaula garrantzitsuena da eta penintsulako garrantzitsuenetako bat. Bestalde, irudi bilduma baliotsua dauka elizak girolan.

Elizako beste elementu preziatu batzuk organoa eta harmoniuma dira, biak neogotikoak. Cavaile Coll estilokoa da organoa, Jose Javier de Uribarrenek 1854an hiribilduari emondakoa.

Basílica de Lekeitio