Bizkaia isilik ekimenaren eskutik ekainean egingo dan bilkuran itxaropena agertu gura da. Era berean, mundu zuzenagoaren aldeko borrokan egin. Mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diranei babesa eskaini gura jake. Melillakoa gogoan, gaur zazpi ta erditan bilkurak izango dira Bizkaiko hainbat herritan.
En la concentración de mañana de los Círculos de Silencio, se pedirá porque no haya más muertes en las fronteras. Se sigue reclamando una respuesta integral. La defensa del derecho a una migración segura en todas sus fases y que construya nuevos discursos, valores y modos de convivencia que nos permitan caminar en la construcción de una familia humana y una nueva sociedad.
Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, urteko hilebete honeetan 1093 etorkin hil edo desagertu dira Mediterraneoan. Munduko hilobirik handiena bihurtu da itsasoa. «Gure kontzientzia astintzen daben zenbakiak dira«, dinoe bihar irakurriko dan agirian.
Arazo barik, aukera
Melillakoa gogoan, aldi guztietan, migrazino segurua bizitzeko eskubidea babestea eskatzen da. Era berean, giza familia eta gizarte barria eraikitzeko bidean osoko erantzunak emotea eskatzen dabe Bilkura Isiletan.
Bat egiten dabe gure auzo eta urietako etorkinakaz alkartasunez jokatzen daben eta muga eta itsasoan bizia arriskuan jarten daben pertsonei.
Guzti horregaitik, gazte etorkinen gizarteratzea ahalbideratzeko politika irmo eta egonkorrak eskatzen dabez barriro be. «Eurak ez dira arazo: aukera dira gure gizartearentzat eta, batez be, eskubideak dabezan pertsonak dira«, dinoe agirian.