28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Portada 5 Mezak Durangoko Santa Anatik ETBn
30.09.2022

Mezak Durangoko Santa Anatik ETBn

Durante los próximos tres domingos ETB1 emitirá las eucaristías desde la parroquia Santa Ana, de Durango. Las misas se emitirán en euskera, a las 10:00 h. A través de la pantalla de la televisión pública vasca, podrán participar en las misas desde las Diócesis de San Sebastián, Vitoria, Baiona y Pamplona-Tudela. ETB difunde su señal a estos territorios y se van turnando los lugares de emisión. En esta ocasión, asume la coordinación de la misma la Diócesis de Bilbao con la participación de la Delegación de Liturgia y de Bizkaia Irratia, para la locución.
Domeka honetan, Alex Alonso lurralde bikarioa izango da buru, ETB1etik Durangoko Santa Ana eleizatik emitiduko dan mezan. Hurrengo hiru domeketan bertatik eskainiko dira mezak. Mikel Azpeitia abadeak idatzitako gidoiari Bizkaia Irratiko Miren Ezkurrak jarriko deutsa ahotsa beste behin meza aurretik egiten dan kontakizunean.

Domeka honetan eta hurrengo bietan, ETBk Durangoko Santa Anatik emitiduko dau mezea.

Inguru zabal batean dago kokatua XV. mendean eraiki zan Santa Anako eleizea; Santa Anako atea edo arkuaren ondoan. Urteetan zehar berreraikitze ugari izan ditu. Azkena, XVIII. gizaldian. Kanpotik, 1745ean egindako kanpandorreak errematatzen dauan eraikin garaia da. Aurrekaldean, eta albokalderantz zutarriz egindako eleizpe ederra dauka.

Eleizea barrutik

 Hiru nabe eta kurtzeroak osotzen dabe eta bere zabai guztia gurutzeriazko bobedaz hornitua dago. Eleizaren goialde osoa, burdinazko balkoi batek inguratzen dau; koruan eten bat egin eta organoarentzat tokitxoa izten daualarik. Korua berez, ez da handia eta bartan kokatzen dan organoa, Amezua etxekoa da 1882koa.

Santa Anako parrokia , ez da aberatsa irudietan. Gehien bat aurkitzen diranak, margo-oihalak dira. Aitatzekoak, Familia Santua irudikatzen dauan margo-oihal koloretsua. Honen aurrean Arimei eskeinitako oihala; oihal honen irudien artean, Santa Anako parrokia eta arkua ikus daikeguz. Presbiterioan, parrokiako zaindari dan Santa Ana eta Ama Birjinaren margo ederra dagoz.

 Irudien artean, Padua eta Antonioenak. Honeen oinetan, Santa Aurelia Vitaliaren irudia. Honen aurrez-aurre hilzorian dagoan Jesu Kristoren irudi ederra; honen begirada, esanguratsua da.

Pieza bereziak

Eliza honetan aurkitu daitekezan artederretako piezarik ederrenak, presbiterio ondoan dagoan Salbatzailearen kaperan ikus daitekez. Batas, barroko erako Guadalupeko amaren oihal margotua. XVIII. mendeko oihal hau, Mexikotik bialdutakoa da kondairak dinoanez.

Bestea, Santa Ana, Ama Birjina eta Jesus umeak osotzen daben irudi multzoa dogu; XVI. mendekoa.

Santa Ana Durango