09-12-2022 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Portada 5 Bermeon, omenaldia parrokiari eta lorak Begoñako Amaren urpeko irudiari
19.09.2022

Bermeon, omenaldia parrokiari eta lorak Begoñako Amaren urpeko irudiari

El pasado viernes, 16 de septiembre, la localidad costera de Bermeo celebró el Día de Santa Eufemia en el barrio Gaztelu. Tras la Eucaristía, el consistorio dedicó su tradicional homenaje a tres personas o entidades del municipio. El párroco Juanjo Elezkano recibió, en nombre de la parroquia, el pañuelo, el cuadro con imágenes de Bermeo y el lote con productos pesqueros. También recibieron la distinción el fotógrafo Jorge Vergniory y el baserritarra local, Anton Benguria. Un acto emotivo, en el que el presbítero y cantante quiso subrayar el protagonismo de la comunidad parroquial. Este próximo sábado, 24 de septiembre, Elezkano estará visible en el Goazen!, ya que interpretará en la celebración del templo el bertso compuesto para la ocasión basado en el lema del VI Plan Diocesano de Evangelización: `Mila kolore, hainbat balore´. 
Juanjo Elezkanok, Bermeoko parrokoak, jaso eban aurreko barikuan udalerriko udalbatzak Gazteluko auzoko jaietan erakunde eta herritar batzuei eskainitako omenaldia. Santa Eufemiako parrokiaren izenean hartu eban okasinorako emoten dan zapia, margoa eta arrain lotea. Bere ohiko apaltasunez, Elezkanok, protagonismoa sinisdun alkartekoei emon eutsen. Abadea eta kantaria da Elezkano eta zapatu honetako, irailaren 24ko ekiturte hasierako ekitaldian be hartuko dau parte. `Mila kolore, hainbat balore´ goiburua erabilita bertsoa musikatu eta eliztarrakaz batera kantauko dau 13etan Indautxuko Jesuiten eleizan izango dan ospakizunean.

Bemeon, astegoien honetan, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei amaierea emon deutsie. Hainbat izan dira egunokaz antolatu dabezan ekitaldiak. Barikuan, besteak beste, omenaldia egin eutsien Gaztelu auzoko batzuei eta tartean, Santa Eufemia parrokiari. Juanjo Elezkano abadeak hartu eban gorazarrea parrokiaren izenean.

Juanjo Elezkano, omenaldia jasoten parrokiaren izenean

Elezkano, Goazen! ekitaldian kantuz

Juanjo Elezkano abadea kantaria be bada. Eleiz kantu ugari kaleratuta daukaz eta bere azkena: VI. Ebanjelizazino Plana ezagutzera emoteko bertsoa da. Hauxe da letra:

BIZKAI ELIZAN SEIGARREN PLANA

GURA DOGU MARTXAN JARRI

KANTA BIZITZA, ETA OSPATU

BARRI ONA IRAGARRI.

EMON DEIOGUN DANON ARTEAN

KOLORE, BALORE BARRI,

ETA JESUSEN BIDE BERETIK

ZERBITZATU POBREARI. (Bis)

Datorren zapatuan, irailaren 24an, Juanjo Elezkano Indautxuko Jesuitetan Goazen! ekitaldiaren amaierako otoitzean egongo da. 13:00etan izango da ospakizuna bertako eleizan. Bere kitarra eta ahotsez VI. Ebanjelizazino Planari kolorezko doinua jarriko deutsa bertara doazenakaz batera.

Lorak urpeko Begoñako Amabirjinari Gaztelugatxen

Atzo, domekaz, Begoñako Ama Gaztelugatxeko San Juanen uretan tronuratzearen LIX. Urteurrena ospatu zan. 12etan elizkizuna egon zan eta ondoren, Juan Ramon Rey eta Luciano Reguerari omenaldia egin eutsien. Lore eskaintza etorri zan ondoren, uretan. Urtero moduan CEVAS izan da antolatzailea.

La entronización de la imagen de la Virgen de Begoña bajo el mar se celebró el 15 de septiembre de 1963. El 14 de septiembre de 1.969 coincidiendo con el sexto aniversario de la Entronización  y para señalizar  la presencia de la imagen de la  Virgen de Begoña  en aguas de San Juan de Gaztelugatxe, en un mirador cercano al lugar situado en la carretera antigua de Bermeo-Bakio,  se inaugura  un monolito de mármol de 2,5 metros de altura y una base de 1,5 metros. En 1.988, coincidiendo con el 25 aniversario de la Entronización, decidieron realizar una replica exacta de la imagen  sumergida y colocarla  en el interior de la Iglesia de los Padres Franciscanos de Bermeo.

Elezkano eta beste omenduak alkateagaz eta udalbatzakoakaz