20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Obispo 5 San Inazio gogoan, ospakizun ugari Bizkaian
01.08.2022

San Inazio gogoan, ospakizun ugari Bizkaian

La festividad de San Ignacio que la Iglesia celebró ayer, ha dejado muchas imágenes en nuestro entorno. Algunas de ellas en el monte Gorbeia, ya que allí se celebró una eucaristía `de altura´. Otras, las encontramos en las parroquias de Bizkaia, que como cada 31 de julio honraron al patrón. En la catedral de Bilbao, la misa estuvo presidida por el obispo.
Uztailaren 31an , San Inazioren omenezko ospakizunak egoten dira gure parrokietan. Atzo, Gorbeia mendian dagoan ermitan ospatu zan ohiko jai giroan. Bertan, Jose Mari Kortazar parrokoak "hurrengora arte" esan eutsen Arratiako fededunei. Datorren irailetik aurrera, Gernikaldean egongo da zerbitzu barria eskaintzen zonaldeko lurralde bikario zereginetan.

Atzo, San Inazio gogoan, hainbat ospakizun egon zan Bizkaian. Euren arteko entzutetsuena, Gorbeiako tontorrekoa. Bertako ermiteak mendea bete dau. Mendigoizale eta fededun ugari joan zan atzo bertara mezea ospatzera.

Hona hemen atzo Arratiako Eleizako blogean batutako argazki bilduma.

Jose Mari Kortazarren agurra

Azken 12 urteotan Arratialdeko parroko modura egon ostean, irailetik aurrera Busturialdea eta Lea-Artibai inguruetan eskainiko dau zerbitzua Jose Mari Kortazar abadeak. Atzo, beraz, hurrengora artekoa emon eutsen Arratialdeko sinisdunei. Zeanuriko txistulariek eta parrokiako abesbatzak lagundu eben ospakizunean eta lehenagoko artzainak eta mendizaleak euki ebezan gogoan bertan.

Acudieron a la celebración la hija y el nieto de Jon y Enrike Etxebarria, portando los símbolos de la vida de sus parientes pastores. Ambos han celebrado su primera comunión este año. Rezaron junto con sus familiares. También se tuvo un especial recuerdo por los mendigoizales. Entre los asistentes a la celebración hubo familiares de Luziano Artetxe, vecino de Artea, fallecido este mes de julio a los 99 años. Se le recordó con gran emoción.

San Inazio gogoan, 1.200 metrotara

San Inazio eguneko ospakizunak Bizkaiko parrokia guztietan egoten dira baina Igiriñaokoa berezia da benetan. 1.200 metrotara dagoan Zeanuriko ermiteak mendeurrena bete dau. Ospakizunean herriko alkatea, Eider Ajuriagerra egon zan. Ingurua ondo baino hobeto ezagutzen daben ikerlariak, Iñaki Garcia Uribe eta Jon Urutxurtu be egon ziran ospakizunean.

Katedraleko ospakizuna

San Inazio gogoan, Bizkaiko zaindariaren omenezko ospakizun ugari egon zan Bizkaian. Uriburuan, Bilboko katedralean, gotzaina egon zan. Webgune honetatik eskaini zan mezea.

On Joseba Segurak, eguneko Ebanjelioan oinarrituta, zera gogoratu eban: San Inaziok, bere aberastasun guztiak albo batera itxi ebazala besteei esku zabaltasunez eskaintzeko.

Gotzainak, zorionak emon eutsezan Jesuitei eta zaindariaren eguna atzo ospatu eben Gipuzkoako eta Bizkaiko sinisdunei.

«El protagonista del Evangelio de hoy solo piensa en su seguridad y en su disfrute. Se aísla de la gente que sigue peleando por las necesidades cotidianas, que es la mayoría en este mundo. No es nada nuevo. Las criptomonedas, como expresión de este deseo de enriquecimiento rápido y con poco esfuerzo. Tan solo el último capítulo que ha afectado a la humanidad desde hace siglos. Efectivamente, no tiene sentido ser el hombre más rico del cementerio. Triunfar según Jesús no es almacenar más, sino entender la vida como un entramado de relaciones y utilizar el yo en segundo plano. Aprender a pensar en el nosotros».

Gorbeia San Inazio 2022