Barriak
Etiquetado como: Museoa
Eleiz Museoa, oporretan zabalik
Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 …
Eleizbarrutiko monumentuen katalogoa klik baten
Katalogoa orain dala lau hamarkada hasitako beste baten oinarritzen da, eta bere helburua espezialisten, ikertzaileen, baina, batez be, Bizkaiko gizartearen esku jartea da. Nerbioi Garaia eskualdetik hasi da eta datozen urteetan gure lurraldeko gainerako eskualdeetara hedatuko da. Gaur egungo teknologiari esker, oztoporik barik eskura daiteke altxor hori, modu erraz eta oso …
Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren …
Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian
Gaur, urteko astelehen guztietan lez, Eleiz Museoa itxita egongo da, asteko atseden-eguna dalako. Halanda be, Aste Nagusiko gainerako egunetan zabalik izango da ohiko ordutegian. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian bisitatu ahal izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Museoko arduradunen esanetan, egunotan, bisitari gehienak, turistak dira …
Gaurtik aurrera, "Artearen ibilbidea", Artzentalesen
Gaur hasi eta abuztuaren 19ra arte, Artzentaleseko kaleetan hainbat artelan ikusi ahal izango da. BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren ekimen hau herriz herri dabil. Maiatzean, Bilbon hasi zan erakusketa ibiltari honetan, haurtzaroko pasarteak eta pasarte erlijiosoak ikusi daitekez.
Pareten margolan bateko aingeruek bizia hartuko dabe 'Gau zurian'
Gaur eta bihar, Bilbao Uribilduaren Sorreraren 724. urteurrena ospatuko da uriburuko hainbat lekutan ospatuko diran arte-ekitaldiakaz. Eleiz Museoak Luis Paret eta Alcazarrena dan "Santa Luziaren martiritza" margolanaren bidez parte hartuko dau 'Gau zurian'. Bideo-mapping deitutako ikuskizunaren -irudien proiekzinoak soinuaz lagunduta- bidez, margolaneko aingeru biek bizia …
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.



