22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Antzerkia ‘Aterpetxe eskola’ ekimenaren alde
20.10.2023

Antzerkia ‘Aterpetxe eskola’ ekimenaren alde

Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi daitekez aafbilbao@gmail.com emailean eta 19;00etatik aurrera txartel-leihatilan, euro biren truke. Batu daiten dirua, Alboan Jesuiten Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatzen dauan 'Aterpetxe eskola' ekimenerako izango da.

Alboan GKEtik autortu dabenez, beste urte batez, eskolara bueltatzea ez da bardina izan neskato eta mutiko guztientzat. Xabier Mielgo  Alboan erakundeko Oinarrizko Gizarte Garapenerako koordinatzaileak azaldu dauanez, “zoritxarrez, 40 miloe neska-mutikok derrigorrez itzi behar izan dabe etxea eta eskola gatazka armatuen eraginez”. Alboan GKEak eta Errefuxiatuen aldeko Jesuiten Zerbitzuak umeak babestu gura dabez euren lanagaz. Umeei leku segurua eskaini gura deutse jolasteko, hezteko eta indarkeria bako eremuan haztekok.

Alboan GKEak hainbat herrialdetan jarduten dau, esate baterako, Ukraina, Libano, Kongoko E.D., Tanzania edo Kolonbia. Bitartekoak eskaintzen deutsez babesteko, traumak eta gerrak eragindako gaixotasunak gainditzeko arreta psikosoziala jadsteko bideak; eguneroko elikadura eta bizikidetza, segurtasun ta bakerako eremua, eguneroko bizitzaren erritmoa berreskuratu eta etorkizun duina izateko. 

“Solitos”

SOLITOS antzezlana AZAR TEATRO Gaztela eta Leoneko konpainiaren ekoizpena da. Ibilbide luzea dau -30 urtetik gorakoa- talde honek eta hainbat lekutan jardun izan dau estatuan eta kanpoan (Frantzia, Uruguai, Portugal, Brasil..). Javier Esteban zuzendariak Bent Hammer norvegiarraren “Historias de la cocina” lanean oinarritu zan eta SEMINCI jaialdiaren 2023ko ekitaldian zidarrezko galburua irabazi eban.

“Trenari eta beroni lotutako bizitzei buruzko poesia eta maitasunez betetako ikuskizuna. Ehun emonalditik gora egin izan dira eta makina bat sari eta aitamen jaso dau. Berba bako antzezlana da, antzerki-adierazpenaren esentzia, ikus-entzulearen bihotzera iristen dana. Arrastoa izten dauan denporaren aurrerakuntzaren inguruko gogoeta da. Musika, Nacho Mastrettarena da”. 

Laburpena

Treneko langileen etxe batean, bidekurutzearen ondoan, errailtzainak eta bere emazteak egunak zelan igarotzen diran ikusten dabe, trenen igarotzea ikusten daben lez. Bida eta lana kurutzatu egiten dira hasiera eta amaiera bako keinu eta ekintzen erritual berezian. Gizonak trenbideak zaindu eta orratza martxan jarten dau. Emakumeak senarraren lana osatu egiten dau konpainiak emoten deutsezan promozinorako gauza txikiak egiaztatuz eta paketatuz. Beti tren berak, beti ordu berak, trenaren ordutegiek markatutako bizitza.

Tren-konpainiak begiralea bialtzen dau. Derrigorrez bizi behar dau senar-emazteakaz, baina honeek etsaikeriaz hartu dabe eta isiltasunezko zirkuluko kide bihurtzen da. Isiltasun hori telefonoak apurtzen dau bakarrik eta telefono horretatik trenaren iritsiera iragarten da batzuetan berba barik eta beste batzuetan jarraibide zehatzak etxean bizi diranentzat.